Izozki artisaua bere ezin hobean

Izozki artisau bat osagai naturalekin lantzen da: esnea, fruituak, azukreak, arrautzak edo txokolatea, ezin hobeto konbinatuak, bere zaporea eta elikagaia eratzen dituzte. Lehengaien aukeraketa arduratsua gehitzen badiogu honi: fruitu-biltzea eta bere urtearen garai berezian zuku prestakuntza, munduko kakao eta txokolaterik onenak, hurrak, pistatxoak eta uzta onenetako fruitu lehorrak, emaitza gourmetentzako izozki artisaua da.

Osagai aukeraketa hau, lantegiko lan saiatua eta salmahaian bezeroari adi, Arrivati izozki artisaua munduko estimatuenetako egiten duten osagaiak dira. Zarautzeko gure izozki-dendara hurbil zaitez eta jakingo duzu zergatik gure arrakastaren arrazoia oso sinplea da.

1990 urteaz geroztik

Gure inspirazioa familiko hainbat gourmand-belaunalditatik dator, beti artisau izozkien elaborazioan osagai onenak eta bikaintasuna bilatuz.

Ta orain… Etxean!

Gure izozki-dendatik igaro eta malekoitik paseatzea zarauztar esperientziaren parte da, baina orain Arrivati izozkia eska dezakezu etxean Glovo aplikazioaren bidez.

Denboraldian zehar aukeratutako frutak erabiltzen ditugu: frambuesak, masustondoak, mahats gorriak, mahats beltzak (cassis), ahabia basatiak, ginda azidoak (gereziak), Kanarietako bananak edo Huelvako marrubiak. Urtean zehar prestatu eta ultraizozten diren pulpak eta fruta-zukuak ere bai, beren zapore natural guztia unerik onenean gorde dezaten.

Barkilloak eskuz egiten dira (ura, azukrea, esnea, irina, margarina eta soja-lezitina) eta hainbat aukeretan. Kono eta kanelen tamaina desberdinak ditugu. Arreta berezia jartzen diegu glutenik gabeko kukurutxoei eta zeliakoentzako protokoloari.