Osagaiak

Gure izozkien lantzerako Kaiku esnea eta inguruko ganadutegi onenetan egunero jasotako lakteoak erabiltzen ditugu. Erabiltzen ditugun arrautzak, oiloen nutrizioa aintzat duten, beraien espazio egokia errespetatu eta ondo bentilatuta dituzten bertako baserrikoak dira.

Jatorri garbia kakao finaz landutako txokolateak: Ocumare (Venezuela), Guaranda (Ekuador), Sambirano (Madagaskar)… Estaldura beltzarentzat, Tobagoko kakao mota erabiltzen dugu. Txokolate bakoitzak zaporea eta lurrina erabat bereizitakoak dauzka, kakao-babaren jatorri geografikoaren araberan. Beraien arteko ezberdintasunak nabaritu laizke, txokolate zaporeak bizidun egiten dituztenak.

Selekzio Altuko Fruituak. Sasoian zehar aukeratutako fruituak darabiltzagu: mugurdiak, mairuak, andere-mahats gorriak, andere-mahats beltzak (cassis-a), basa ahabiak, ginga garratzak (gereziak), Kanariaetako bananak edo Huelvako marrubiak. Urtean zehar prestatutako eta izoztutako mamiak eta zukuak prestatzen dira, bere zapore naturala mantendu ditzaten momentu hoberenean.

Eskuz landutako barkilloak (ura, azukrea, esnea, irina, margarina eta soja-lezitina) eta aukera guztietan. Tamaina desberdineko eta kono eta kanelako galletak ditugu. Zeliakotarako glutenik gabeko konoak ditugu. Munduko mota oneneko fruitu lehorrak aukeratzen ditugu: Reus eta Nocciole del Piemonteko (Italia) “negreta” hurrak, Chihuahuako (Mexiko) intxaurrak eta Malagako mendietako arbendolak…

Marmeladak, melatutako fruituak eta Tárrega-ko (Lleidako) fruituaren eratorriak, Madagaskarreko banilla, edo aukera onenetako Arabiga kafeak baita ere. Arrivati-k dituen zapore mota handia sortzen duten osagai onenen aukeraketa zabala.