Historia

1938an, Toribio De La Mazak izozki-denda bat ireki zuen Zarautzen, Kale Nagusiko 13an, bere etxe-bizitza ondoan zuen lokalean. Denborarekin, May Tere gozotegian transformatu zen, Zarautzen ondo ezagutua. Jose Luis De La Maza, Toribioren semeak, ez zuen izozkien sektorearekin kontaktua galdu ezta haren kideak, gozotegiak alegia. Gozogintzan sibarita izatez gain, Jose Luis bidaiari nekaezin bat izan zen bere bizitzan zehar eta honek beharrezko esperientzia eman zion gozoki edo izozki hoberenak aurkitzeko edonon.

Horrela, bere alaba Amaia eta Carlos Arribasek 1990an erabaki zuten tradizio familiarra jarraitzea eta izozki-denda bat Zarautzen irekitzea berriro, Hotel La Perla kokatua aurkitzen zen lokalean. Horrela, familiko zenbait izozki-denda ezaguturekin harremanetan jarri ziren eta izozkia egin eta saltzen ikasi ondoren, Gelateria Avanti irekitzea erabaki zuten. Lokal berria laster Gelateria Arrivati izatera pasa zen, bizitzako kasualitate bategatik, marka jadanik erregistratuta zegoen.

Gaur egun Gelateria Arrivati Euskadi eta Estatu guztian ezaguna da, behartutako bisita izozkien maitale guztientzat, Zarautz udaberri eta udaran disfrutatzen duten guztientzat. Familiko hirugarren belaunaldiarekin, Arrivatik izozki abangoardian jarraitzen du, top-class izozkiak egiten artisau tradizioa jarraituz.