Historia

1938an, Toribio De La Mazak izozki-denda bat ireki zuen Zarautzen, Kale Nagusi-ko 13an, bere etxe-bizitza ondoan zuen lokalean. Denborarekin, May Tere gozotegian transformatu zen, Zarautzen ondo ezagutua. Jose Luis De La Maza, Toribioren semeak, ez zuen izozkien sektorearekin kontaktua galdu ezta haren kideak, gozotegiak alegia. Gozogintzan sibarita izatez gain, Jose Luis bidaiari nekaezin bat izan da bere bizitzan zehar eta honek beharrezko esperientzia eman zion gozoki edo izozki hoberenak aurkitzeko edonon.

Horrela, bere alaba Amaia eta Carlos Arribasek 1990an erabaki zuten tradizio familiarra jarraitzea eta izozki-denda bat Zarautzen irekitzea berriro, Hotel La Perla kokatua aurkitzen zen lokalean. Horrela, familiko zenbait izozki-denda ezaguturekin harremanetan jarri ziren eta izozkia egin eta saltzen ikasi ondoren, Gelateria Avanti irekitzea erabaki zuten. Lokal berria laster Gelateria Arrivati izatera pasa zen, bainan bizitzako kasualitate bategatik, marka jadanik erregistratuta zegoen.

Gaur egun Gelateria Arrivati Euskadi eta Estatu guztian ezaguna da, behartutako bisita izozkien maitale guztientzat, Zarautz udaberri eta udaran disfrutatzen duten guztientzat. Familiko hirugarren belaunaldiarekin, Arrivatik izoztu abangoardian egoten jarraitzen du, top-class izozkiak egiten artisau tradizioa jarraituz.

Sariak

1990eko bere hasieretatik Gelateria Arrivatik, ikertzen eta sektorea berritzen jarraitu du, artisau izoztuaren nazioarteko lehiaketa desberdinetan zenbait sari lortu dituelarik:

  • 1992 - Izozki artisaua mandarina zaporearen Saria
  • 1993- Izozki artisaua granada zaporearen Saria
  • 1994 - Izozki artisaua datil zaporearen Saria
  • 1996 - Izozki artisaua txokolate zaporearen Saria
  • 2008 - Rimini (Italia-n) ospatutako Munduko Kopako lehen nazio-taldea